Sorginkeriaren Astea
Garañango Antzerki Taldea
Aspaldian, gizakiok lur gainean esnatzen hasi ginenean, sorginkeria jaio zen, naturaren ahalmenak ulertu eta kontrolatzeko saiakera gisa.
Kultura guztietan, begirunez begiratzen zitzaien indar hauek erabiltzen zekitenei eta hauek, eragin handia izan zuten herrietan.
Bargotan ere izan genuen ezkutuko arte eta zientzietan iniziatu bat: Johanes, gure apaiza.
Bere pasadizoak ahoz aho dabiltza begirunez eta liluraz.
Gauza askori buruzkoak dira; katu bilakatutako bidelapurrez, egoera bitxietan desagertutako antxumeez, ilargiaren argipeko akelarreez non gaueko izpirituak agertzen ziren…
Bargotan badakigu sorginkeriaz eta gaueko jaiez ere bai.
Gonbidatzen zaituztegu gurekin gozatzera, gure desfile sorginduan laguntzera, Johanesen trikimailu magikoekin ondo pasatzera eta azkenik, gure gaueko jaian lotzera: Akelarrea.
GARAÑANGO ANTZERKI TALDEAK… “Cuentos de Candiladas” ikuskizunera gonbidatzen zaituzte.
Helbidea
c/ Real 26. - 31229 Bargota - NAVARRA
Telefonoa
948 64 80 80
E-posta
ayuntamientobargota@gmail.com