BARGOTAKO BTT IBILIBIDEAK

Bargotako udalerria bere ardo bikainengatik (Errioxa Jatorri Deitura – D.O. Rioja) eta XVI. mendean bertan bizi izan zen Bargotako belagile ezagunaren kondairagatik ezaguna da.
Baina hau baino geihago izkutatzen du Bargotak. Herriaren sekretuak ezagutu ahalko dituzu herria iparretik hegoaldera gurutzatzen duten 3 BTT ibilbideak burutzen badituzu. Hauetan hainbat puntu interesgarrietatik pasako zara, adibidez; Bargotako Erkameztia (Quejigal), Atetxoa (Portillo), hegoaldeko mahastiak, edo Arbantako XVII. mendeko ureztatze ezagun eta ikaragarria.
Ia bere osotasunean baso-bideetatik eta nekazarien bideetatik igarotzen dira, zailtasun tekniko handirik gabe. 2. eta 3. ibilbideak motzagoak dira (zailtasun urdina). 1. ibilbidea ordez aurreko bien batura da, beraz, desnibel eta luzeera bikoitza dauka (zailtasun gorria).
Ausartzen zara zure bizikletarekin txoko hauek aurkitzen??
1 Bargota osotasunean
Deskribapena
Distantzia handiko ibilbide eder honek iparraldetik hegoaldera Bargotako udalerri osoa ezagutzea ahalbidetzen digu. Bere luzeera eta desnibela dela eta ibilbiderik zorrotzena da aukeran dauden 3 ibilbideen artean. 2 eta 3 ibilbideen batura da hau, paisai ezberdindua duten ibilbideak alegia.
Hasiera batean hiriaren iparraldeko baso eta mendilerro gunea zeharkatzen da, Mariñanas sakanaren inguruan. Bargotatik gertu pasa ostean, ibilbideak behera egiten du N-111 errepidearen hegoaldean dagoen mahastien eta badlanden zonaldera ailegatu arte. Bukatzeko Montenegroko pinuditik igaroko gara hirigunera bueltatzeko.
2- Mariñanas
Deskribapena
2. ibilbideak Bargotako iparraldeko zonaldera hurbilduko gaitu, udalerriko zonalderik altuena eta menditsuena. Hirigunetik hasita, lehenengo 3 kilometroak “Los Quejigos” ibilbidearekin elkarbanatzen ditu. Honen ondoren Paceniño eremura igotzen da, beherako aldapa luze batetik Mariñanaseko errekara heltzeko. Hemen hain ezaguna den “Arbantako Ureztatzea” (XVII. Mendea) hasten da.
Handik Las Paules eta Atetxora (“Portillo”) ailegatu arte gora eginen dugu, Yoarreko Mendilerroaren eta Codeseko Santutegiaren ikuspegi ikaragarriekin. Laster Montenegroko pinuditik igarotzen den azkenengo jeitsiera hasten da, Bargotako oinetaraino eramango gaituzten xendra azkarrak.
3- Arbanta
Deskribapena
Hirugarren ibilbideak udalerriaren hegoaldeko zonaldea aztertzen du, lursail lehorragoa, baina ez aspergarriagoa horregatik. Mahastiez inguraturik dauden sakan lehor eta “badland”-etatik ibiliko gara, Arbanta ondoan eta mantentze egoera bikainean dagoen uharka zahar eta erraldoia aurkitu arte.
Puntu horretan Bargotara itzultzeko bidea hasten da N-111 errepidera heldu arte, non Donejakue bidearekin lotzen da. 2 kilometroen ostean Donejakue bidea utzi eta beste xendra eroso batetik Montenegroko pinudira ailegatuko gara. Hemen 1. Ibilbidearekin topo egiten du bideak, Bargotatik oso gertu.
Abisu
- Bideak elkarbanatzen dira ibiltari eta zaldizkoekin. Pasatzen utzi behar dituzu beti, haiek daukate lehentasuna.
- Abereen igarotzea erraztu beti ibilbide guztietan.
- Ingurumena errespetatu eta hondakinak ez bota.
- Bakarrik baldin bazoaz, egingo duzun ibilbidearen abisua utzi ezazu. Gomendagarria da beti GPS erabiltzea, baita balizatutako bideetan ere.
- Beharrezkoa da ur nahikoa eramatea ibilbide guztietan, udan batez ere.
- Ehiza uxaldia ohar edo seinaleak ikusten badituzu, atzera buelta eman eta beste bide bat aukera ezazu.
- Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Helbidea
c/ Real 26. - 31229 Bargota - NAVARRA
Mugikorra
948 64 80 80
ayuntamientobargota@gmail.com